XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oiartzun. HAUZOETAKO JAIAK

Oiartzungo jaiak, Abuztuaren 3an ditugu, bainan Oiartzungo hauzoetako jaiak ospatzen ari gera.

Lehenengo Ergoingoak eta ondoren Altzibarkoak izan ditugu.

Gero, Arraguan, Iturriotzen, Karrikan, Gurutzen eta Ugaldetxon izango ditugu noski.

Aurten San Estebanak ederrak izango omen ditugu, izan ere, herriko agintariek hauzo guztietako elkarteengana jo dute eta herri guztia izango da antolatzaile.

Ikusi egin behar nolakoak ateratzen diren.

Euskal giro batean izan daitezela eskatu beharko; askotan ez bait dirudi Euskalerriko jaiak direnik ere.

Kanpoko jendea asko da, bainan bertakoak ez al gaude hemen?

Ezin dugu uka Oiartzunen baserriak badaudela eta hauetan baserritarrak.

Hauek kontuan izaten al ditugu herriko jaietan?

Hauen gustoko gauzarik antolatzen al da?

Harri-apostuak eta bertsolariak aski al dira?

Bertsolariak dirala eta, lehen aipatu dugun Altzibar hauzoan, bazan berriketa ugari bertsolarien jardunaldia arratsaldeko 8etan zela eta.

Lehen jardunaldia eguerdian izanik, bigarrena arratsaldean jarri eta jendeak dantzan ibili nahi nonbait.

Bertsolariek berek galdetu zuten, momentu batean dantzan ibili gabe ezin egon ote ziren.

Gero jarraituko zutela alkarren ondoan goxo-goxo.

Halaz ere jende askok marmarrean jarraitu zuen eta bertsolariek lana laister bukatu zuten.

Badakigu ez dala garairik onena arratsaldeko 8ak bertso batzuk entzuteko, baina biharamunean, arratsaldeko 9etan euskal abeslariak jarri eta jende guztia ixildu, heuren ekinaldia gogotik entzuteko.

Nola daiteke hori?

Garrantzi haundiagoa ematen al diegu abeslariei bertsolariei baino?

Euskalerriko historian, zeinek izan du garrantzirik haundiena?

Honekin ez ditugu abeslariak baztertu nahi, ezta gutxiagorik ere.

Juxtu juxtuan, jendearen, erantzuna azaldu, bada arritzeko gauza dena da, euskeraz ez dakien jendea bertsolarien jardunaldian ezin ixilik egon eta abeslarienean berriz ixil-ixilik gogotik entzuten.

Batzuei besteei baino gehiago ulertzen ote?

Gauza desberdinak dira bertsolariak eta abeslariak; biak daude euskerari lotuak.

Errespeta ditzagun bai batzuk eta bai besteak.

Hauzo bateko jaiak, zeinentzat dira?

Denentzat badira, denen gustoa egiten ahalegindu beharko.

Gure herrietan ikusten dena, harritzekoa da.

Ingelesez edo frantsesez edo alemanez abesten duten abeslariei egundainoko errespetoa dago eta bertsolariei ez diogu laurden bat ere ematen.

Bertsoa botatzen hasten danean, jendea bla bla bla hizketan.

Zapaldu egin nahi bertsolaria?

Euskaldunak baino gorago sentitzen heuren buruak?

Gutxienez errespeto pixka bat!!

Gazte talde bat.